Berriak

MAKUSI Unibertsoa aurkeztuko dugu Kursaalen!

Adi! Apirilaren 26an ikuskizun-aurkezpen berezia egingo dugu Kursaalen, 19:00etan hasita. Hala, bertaratzen diren lagunek MAKUSI Unibertsoa gertu-gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dute: pertsonaia eta eduki berriak, euskarriak, etab.

Gainera, “Go!azen”eko protagonistek ikuskizuna eskainiko dute, opariak banatuko dira eta beste hainbat sorpresa ere prestatu ditugu. Sarrerak agortuta daude jada.

Eguna borobiltzeko, 120 dronerekin egindako argi ikuskizuna ere antolatu dugu, Saguesen, 21:30etik aurrera.

Gogoratu, MAKUSI Unibertsoak bi ardatz nagusi izango ditu: euskarazko ikus-entzunezkoen plataforma digitala eta MAKUSI Kluba. Sare sozialetan (YouTube, Instagram eta TikTok) ere txoko propioa izango du.

Ekitaldia eta gero, gure webgunean eta sare sozialetan argazkiak eta bideoak ikusteko aukera ere izango duzu!