Gora musika
Herriko musika banda txikiengana hurbildu nahi dugu jaietatik eta data berezietatik kanpo, beste egoera edo kontestu batean herri musika banda ezagutu dezaten. Bestalde, abestien artean kontatuko den ipuinaren helburua norberak bere gorputza onartzea izango da. Haiek eskainitako kantekin gozatuz joango gara emanaldi osoan zehar eta gainera, erakutsiko diegu familiei, norberak bere gorputza den bezala maitatu behar duela.

