ZOZKETA HANDIA
MAKUSI UNIBERTSOKO PRODUKTUAK

ZOZKETA: MAKUSI edukiontziko QR kodea eskaneatu eta MAKUSI produktu sorta irabazi!

Produktu sortak MAKUSIren eta “Go!azen” eta “Irabazi Arte” saioetako produktuak izango ditu: kamisetak, kirol-jertsea, motxilak, liburuak, aldizkariak, giltzatakoak, koadernoak, jolasak… Ez gehiago itxaron!

MAKUSI produktu sorta zozketa

Adi, lagunok! Hurrengo asteotan MAKUSI unibertsoak herri desberdinetan geldialdia egingo du! Izan ere, aurtengoan, Gabonetako edukiontzi ibiltaria prestatu dugu. Barruan, “Potx eta Lotx”, “Power Up”, “Irabazi Arte” eta “Go!azen” saioetako pertsonaien irudiak aurkituko dituzue. Horiekin argazkiak atera ahalko dituzue!

Fotomatoi txiki bat ere egongo da edukiontzian, familiarekin edo lagunekin argazki bat atera eta oroigarri gisa etxera eramateko!

Datak ongi gorde:

- Donostia. Abenduaren 14tik 19ra (Sagues).

- Iruñea. Abenduaren 20tik 24ra (Bosquecillo Parkea).

- Bilbo. Abenduaren 26tik 31ra (Areatza).

- Gasteiz. Urtarrilaren 2tik 5era (Antso Jakituna).

Baina sorpresak ez dira hor bukatuko! Edukiontziaren barruan aurkituko duzuen QR kodea eskaneatuta, zozketa esklusibo batean parte hartzeko aukera izango duzue! Kode horrek zozketaren estekara birbideratuko zaituzte; bertan izena eman beharko duzue, parekorik ez duen opari bat irabazteko!

MAKUSI produktu sorta esklusibo bat zozkatuko dugu, honako produktuokin:

  • “GO!AZEN”

- Glitter kamiseta

- Kirol-jertsea

- Karta jolasa

- Koadernoa (A4)

- Koadernoa (A5)

- Bisera

- Kuxina

- CDa

- 2024ko aldizkariak

- Hiru giltzatako

- Zortzi liburu

- Nezerra

- Motxila

  • MAKUSI

- Jolasa

- Motxila

- Frisbee-a

- Txanoa

- Toalla

  • IRABAZI ARTE!

- Kamiseta

- Bidoia

- Baloia

Parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da MAKUSI Klubeko kidea izatea, eta zozketan izena ematea, beheko aldean aurkituko duzuen galderari erantzunda. MAKUSI atarian saioa hasi beharko duzue, helbide elektroniko eta pasahitzarekin.

Parte hartzeko azken eguna: urtarrilak 5 (egun hori barne).

Oharra:

- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazlearekin.

Arrakasta

Errorea

Akats bat egon da

Ez dago daturik

Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

MAKUSI edukiontziko QR kodea eskaneatu eta MAKUSI produktu sorta irabazi!

Produktu sortak MAKUSIren eta “Go!azen” eta “Irabazi Arte” saioetako produktuak izango ditu: kamisetak, kirol-jertsea, motxila, liburuak, aldizkariak, giltzatakoak, koadernoak, jolasak… Ez gehiago itxaron!

Erabaki zein kidek hartuko duen parte

Aukeratu erantzun bat

ZOZKETA MAKUSI edukiontziko QR kodea eskaneatu eta MAKUSI produktu sorta irabazi

ZOZKETA MAKUSI edukiontziko QR kodea eskaneatu eta MAKUSI produktu sorta irabazi

Ez galdu hau!