Berriak
Berriak

Zure urtebetetzean zorionduko zaitugu!

Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!

Zure argazkia gure atarian. telebistan, ordenagailuan, mugikorrean edo tabletean ikusi nahi? MAKUSI Klubetik zure urtebetetze egunean zorionduko zaitugu! Ez galdu aukera!

Horretarako, gauza bakarra egin beharko duzu: “Zorionak” atalean sartu eta bertan agertzen den formularioa bete. Prozesua erraz-erraza da: lehenik, sartu zoriondu nahi duzun MAKUSI Klubeko kidearen zenbakia eta jaiotze-data. Ondoren, igo zoriontzeko argazkia. Urteak betetzen dituen umearen ondoan beste ume bat agertzen bada, bere kide zenbakia ere gaineratu beharko duzu.

Argitaratu ahal izateko, adingabe guztiak Klubeko kideak izan beharko dira. Horrek, argazkiak euskarri desberdinetan zabaltzea ahalbidetuko du.

Gogoratu, gutxienez, urtebetetze eguna baino 20 egun lehenago bidali behar duzula argazkia.

Oraindik MAKUSI Klubeko kidea ez bazara, egin klik hemen!